XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uhartea asko gustatu arren, Stik-tarrak han zeudela, ez zegoen lasai.

- Itzuli? Orain jolasean eta abentura ederrenean gaudenean? Burutik ondo al hago?- esan zuen Gorkak -.

- Itzul hadi heu nahi badun, baina bakarrik joan beharko dun.

- O! Anek gurekin egon nahi din - esan zuen Julenek, pixka bat Aneri lagundu nahirik -.

- Ez hadi estutu, Ane; Stik-tarrak izango ditun joango direnak.

- Goazen kobara - esan zuen Anek nonbaitean gorde nahirik.

Gazteluko atarian zehar, harresietara iritsi ziren.

Ilunpean ezer gutxi ikusten zen eta inork somatuko ez zituztelakoan, linterna piztu zuten.

Julenek kobako goiko zuloa aurkitu zuen eta argi egin zuen; denak minik hartu gabe koba barrura jaitsi ziren.

Azkenik, itsaso aldera begiratu zuen eta gauza batek harriturik utzi zuen.

Itsasoan barrena, argi bat ikus zitekeen eta zirudienez ikurrak egiten ari zen.

Bere linterna ikusi ote zuten bada?.

Julen, txalupa ala itsasontzia zer izango ote zen pentsati gelditu zen.

Denbora luzean ihardun zuen piztu-itzalika zerbait esan nahi edo mezu bat bidali nahiean bezala, baina Julenek ezin zuen ulertu mezu hura.

Mezu hura, ziur aski Stik-tarrentzat izango zen.

Ba, gaur ez diate mezu hori jasoko - pentsatu zuen Julenek -.

Ez diat uste gaur sotoetatik irtetzen ausartuko direnik.

Julenek arrazoia zuen. Stik-tarrak ez ziren higitu gau osoan.